GELTOKI ETA TRENETAKO LANGILE DESERTIFIKAZIOARI EZ!

irudia
2018-09-13  0

SNCF ko zuzendaritzak unilateralki erabaki du 2018ko irailaren 10etik goiti tren batzu ibiltzen ahalko direla kontrolatzailerik gabe. Trenbideetako langileek hautu ekonomiko eta politiko hori ez dute onartzen eta kari hortara mobilizazio egun berri bat antolatzen dute irailaren 18an. irakurri

Euskal Hirigune Elkargoan erabaki dezagun!

irudia
2018-09-07  0

Irailaren 12an asteazkenarekin arratsaldeko 6ak30tan Euskal Hirigune Elkargoaren aitzinean mobilizazioa antolatzen dugu irakurri

EKINTZA SINDIKALAREN KRIMINALIZAZIOARI EZ!!!

irudia
2018-08-22  0

400 bat pertsuna bildu dira astearte hontan Baionako geltokiaren aintzinean Laurent Douthe xeminotaren sustenguz. Azken hau SNCF tik kanporatua izateko arriskuan da eta CGT, SUD rail eta LAB sindikatuek haien sustengua adierazi diote baita SNCF ko zuzendaritzaren politika eta ekintza sindikalaren kriminalizazioa salatu. irakurri

Garazi Baiona tren bideak bizi behar du!!!

irudia
2018-07-19  0

LAB SUD eta CGT sindikatuek deiturik, xeminotek mobilizazio berri bat antolatu dute ostegun hontan Donibane Garazin. Diru publikoaren erabiltze txarra salatu dute eta Garazi Baiona tren bidearen biziaraztea aldarrikatu. (ikus trakta loturik) irakurri

LARRUN MENDIA ZAINDU! GARAZI BAIONA TRENBIDEA DEFENDITU!

irudia
2018-07-13  0

Mobilizazio polita ostiral hontan Saran. Dozena bat xeminot Larrun mendian igo dira goizean goiz eta banderola batzu zabaldu kaskoan (argazkia). Ondotik, elkarretaratze bat antolatua izan da ere tren ttikiaren geltokian, Larrun ez hunki kolektiboarekin bat eginez, trenak blokatuak eguerdi alde arte, eta gero denak Sararuntz , han bilduak ziren hautesi batzu interpelatzeko... Ondoko hitz ordua 19an Garazin! irakurri

LABek Kutxabanque-ko 23ekin bat!

2017-10-19  0

Langileak berriro karrikan ziren ostegun goiz hontan Baionan, Macron erreformak salatzeko. LABek mobilizazio hau baliatu du bere gonbidapena banatzeko, heldu den urriaren 27an antolatzen duen Biltzar publikorako (arratseko 6etan Lan burtsan): "posible da Euskal herria Macron legearen eremutik kanpo egotea!" Manifa ta gero, LABeko militanteek sustengu ekintza bat bururatu dute elkartasunez Kutxabanque-ko langileekin (ikus argazkiak) irakurri

ELKARTASUNA KUTXABANKEKO 23 LANGILEEKIN!

irudia
2017-10-18  0

Pixkanaka pixkanaka berria ofizialatu da eta orain gaia plazan da: Kutxabankek erabaki du Ipar Euskal Herrian dituen bulegoak zerratzea eta 23 langileak kanporatzea. LAB sindikatuak lotsagarria den erabaki hau salatzea erabaki du heldu diren egunetan. irakurri

Urriak 27an, elkartasun soziala eraikitzera goaz

2017-10-13  0

19an, greban izango gara eta borrokan !! 27an elkartasun sozial berri bat sortzera goaz ! irakurri

Eta orain? Eraiki behar ditugu greba orokor baten baldintzak!

irudia
2017-09-22  0

LAB sindikatuaren mezua argia izan da 21eko mobilizazio egunean: indar harreman bat sortu behar dugu. Aspalditik badakigu egun bateko mobilizazioek ez dituztela gauzak aldatuko, eraiki behar dugu greba orokor bat! LAB sindikatuak alternatiba bat proposatzen du. Gutun bat igorriko dugu hautetsiei Euskal Herri eremuaren mailako proposamenak ezagutarazteko. Bertako komisione paritario baten proposamena egiten dugu! irakurri

Basakeri matxistari ez! Melodie gehiagorik ez! LABek bat egiten du ostiraleko elkarretaratze deiarekin.

irudia
2017-09-20  0

Elkarretaratze bat antolatua da ostiral arrats hontan 19etan Arruntzako plazan, Uztaritzen, Melodieren erahilketa basa salatzeko. LAB sindikatuak bat egiten du dei honekin. irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian